H@ZKUNTZARI: ze erronka eta ze aukera daukagu ikasketan, hazkuntzan, hezkuntzan,…?
Gune irekia, urriaren 24 eta 25ean (10:30-19:00) Laboragunean (Leioa)
Izena emateko orria
Ikasi, hazi, hezi,… eremu mugagabea, atez, hesiz, bidez, lehioz eta aukerez betea.
Zer, non eta norekin ikasi eta konpartitu? Ze alternatiba daukagu? Balio digute? Beste aukera batzuk behar ditugu? Nola egin hori?…
Ikasteko baldintzek gure osasunean, harremanetan, hazteko aukeretan eta komunitatearen ongizatean eragiten dute. Guztioi eragiten digu gai honek: familiari, leinuari, auzokoei, politikariei, kazetariei, gizarte laguntzaileei, hezitzaileei,… gutako bakoitzari, jaiotzen garenetik zulora joan arte.
Badakigu, bai, gero eta jende gehiago ari gara bila eta eraikitzen. Ikastea-heztea ulertzeko modu zahar-berriei erantzuteko guneen bila. Eta gainera, gero eta argiago, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, Ikasketa eta heziketa ardura dagoen guneetan eta haien eraldaketan parte izan nahi dugu.
Eta, gero eta gehiago garenez, gero eta ahalmen handiagoa dugu hazteko. Hortik piztu zaigu grina:ikasi-hazi-hezi hirukiaren inguruan patxadaz hausnartzeko gunea irekiko dugu.
Eta ederra izango da! Indarrak biltzeko, nahas-mahasteko, elkar-ikusi, -hartu eta-laguntzeko…H@zkuntzari! Bazatoz zu ere?
- Noiz? Urriaren 24 + 25 (ostiralean eta larunbatean 10:30-19:00)
- Otorduak: Bakoitzak ekarritakoa mahaian jarri eta konpartituko dugu
- Umeekin zatoz? Laboragunetik gertuko espazio baten zaindu ditzakegu
- Izena emateko (plaza mugatuak): Formulario hau bete urriaren 22rako (5 min).
- 20 €. Antolaketa+zaintza gastuetarako.
Non ordaindu? Gune Irekian bertan edo Bilbon (Shopa Alondegia). Berangon edo Erromon (Mara-Mara) edo Leioan (Laboragunean)
- Bekak ere badaude kasu berezietarako. Jarri harremanetan.
- Beste edozer behar duzu edo adierazi nahi diguzu? Info+:
hezkuntzari@gmail.com Tel: 661.226.847
Twitter: #Hezkuntzari @Hezkuntzari
Gune Irekiko (Open Space) metodoaz jardungo gara, oso modu parte-hartzaile, armoniatsu, sormentsu, sinple eta eraginkorrean,…
- Zeuk nahi dituzun gaiak eta jardunak proposatu ahalko dituzu.
- 90´ko guneak izango ditugu proposatutakoei heltzeko
- Txoko bakoitzeko idatzizko txostena osatu eta ikusgai izango dugu etengabe eta e-postaz bidaliko dugu
H@ZKUNTZARI
No comments:
Post a Comment