Kaixo!
Maitasuna, maitasun- eta sexu-harremanak, osasuna, plazerra, sexu-joerak, heziketa, historia, gizartea, gorputza, maitasun adierazpenak,...
- Nola bizi ditugu kontu horiek?
- Zelako lotura dute politika, eremu publikoa eta gizartearekin?
- Zer egin dezakegu maitasun-bizia suspertzeko?
Gai horiek eta ingurukoak buruan, 3 eguneko topaketa publiko eta zabal bat (Astra-Gernikan, maiatzaren 1-4) antolatzen ari da Auzolan EH-ko jendea, MaiteMuhinduz izenarekin. Gune Irekiko metodoaz jardungo gara, oso modu parte-hartzaile, armoniatsu, sormentsu, sinple eta eraginkorrean,...
Talde eragilea bi aldiz batu gara, eta jende-multzo zabala gabiltza lanean jada, 10 lagun inguru. Eta are zabalagoa izatea nahi dugu. Gaiari ertz guztietatik heltzen dion ahalik eta talderik dibertsoena (edadez, sexuz, tendentziaz, ikasketaz, ogibidez, jatorriz, pentsamoldez, sexu-joeraz, jardunez,...) osatu nahi dugu, topaketa benetan emankorra eta indartsua gerta dadin.
Gogoko duzu gaia? Parte hartu nahi duzu hasiera-hasieratik, eraketan eta kontu hau zabaltzen? Oso ondo etorria, ba!
Antolaketa eta logistika kontu nagusiak diseinatuta dauzkagu jada.
Gonbidatze-prozesuan gaude orain, gero eta beteago. Eta hurrengo bileran (topaketa baino 4 aste lehenago izatekoa, apirilaren 5ean) MaiteMuhinduzen berri bazter guztietara zabaltzeaz arduratuko gara. Hasi Gernikatik bertatik, Busturialdera eta inguru zabalera. Gai honi buruzko honen topaketa sakon eta zabala aukera galanta delakoan, informazioa interesa euki dezakeen jende guztiarengana heltzea da gure gogoa.
Atsegin eta esperientzia ederra ekarriko dizu talde horretan parte hartzeak. Zabal-zabalik dituzu ateak!

Bloga, eposta, telefonoa, ahoz-ahokoa, Twitter, lagun arteko kafeak, elkarte interesatuei deiak, komunikabideetan azaldu, jende biderkatzaileekiko bilerak,...
...galdetuz beti: "nori gehiago heldu behar litzaioke MaiteMuhinduzerako gonbitea?"
hara gonbidatze prozesuaren mamia: gai honetan interesa duen jende guztiarengana heltzea amets eta jardun bizi!
Atsegin eta esperientzia ederra ekarriko dizu talde horretan parte hartzeak. Zabal-zabalik dituzu ateak!
MaiteMuhinduz, talde eragilearen 3. bileraApirilaren 5ean (larunbata) 11:30-14:30 (puntual hasteko gogoz)
ekarri hamaiketakoa?Astran (Gernika)
Nori gehigago heldu behar litzaioke mezu hau? Esker mila zabaltzearren!
::: #MaiteMuhinduz :::
No comments:
Post a Comment