Batzuetan jartzen naizHitzak, "LaBasqueBondissant" blogean jasoak. Bertan gaztelerazkoa.
etxetik begira
begiak jausten zaizkit
leihotik behera
lurrean salto eginez
kanikak balira
gaua etorri arte
dibertitzen dira.
Ikusmira galduta
asper naizenean
gogoa ipintzen dut
etorkizunean
zer egin behar dudan
euskaldun artean
suizidatzen ez banaiz
datorren urtean.
Estraineko gauza
zeharo alpertu
jatearekin soilik
nor da gaur kontentu?
Asmatu behar ditut
makina bat santu
egutegia festaz
erabat gorritu.
Lagunekin paratu
txokolate jatea
saku-karrerak eta
bidaia handiak
ezagutu nahi ditut
enpatxu-eztiak
Konstantinopla eta
Parisko zubiak.
Apaizei sotanak
dizkiet kenduko
itsasontzi piraten
banderak egiteko
tiobibo batetan
denok gara igoko
zintzoak garelako
ez dugu ordainduko.
Musika joko dugu
alde guztietan
batek bonboan eta
besteak tronpetan.
Biluzirik bainatu
ilargi-argitan
maitia bilatuko
dugu ur azpitan.
Biziko gara horrela
hiru ehun bat urtez
banku guztietako
jabetzaren kaltez
sufrimendua eta
negarraren ordez
farra eta farrandaz
historia betez.
Ta horrelakorik inoiz
gerta ez baledi
izan gintezke arrano
batzuetan txori
txit ondo hitz eginez
eskuetan geldi
borreroak baditu
milaka aurpegi.
Bizi!
@Eleder_BuM
www.burumapak.blogspot.com
www.flowandshow.blogspot.com
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz