Bulegoan lagunekin berbaz, "ez pentsatzea, ez jakitea,... hobe, akaso, bildurra ematen du eta gauza batzuk jakiteak,..." eta horrelakoak entzun. Besteak, "ezetz, egiak askatuko hau, hobe asko jakin, ikasi,... eta gelditu eta hutsik egoteko astiagaz tartekatu jakin nahi hori,..."
Hertzainen kantu hau etorri jaku burura: "Ez duzu atxakiarik". Berba betegarriak, oso,...
Ote da ezer txarragorik pentsatu eta edan ez bizi eta ez pentsatu esateko ezer ez eduki lanik ez egin edo ondo geratzea baino? Egin dezakezuna da pentsatzeke barre eitea, pentsatu eta ez eitea sortu eta ez erakustea, besteen barruko arra lasaitzeko ari izatea: zeuk zeure buruari iruzur egitea Guztia gaizkiago jarri daiteke, guztia gaizkiago jarri daiteke. Euri ugari egingo du ubiderik ez denean eta gorrari tokatzen zaio Coca-cola diska sorta. Bizitzearen sentitzea! Bizitzearen sentitzea! Guztia gaizkiago jarri daiteke. guztia gaizkiago jarri daiteke. Eta zer saiatuko bazina barre egin pentsatu eta edaten, pentsatu, bizi eta egiten, sortzen eta ikertzen eta esango didazu nola doakizun lan eginez edo egiteke, lan eginez edo egiteke Oraingoaz behintzat ez duzulako erreumarik ez eta San Vitoren dardarik ez duzu atxakiarik. Oraingoaz behintzat ez duzulako erreumarik ez eta San Vitoren dardarik ez duzu atxakiarik.
Kanta eder horren bideorik topatu ez sarean,
ba orain bolo-bolo ibiliko diren Anai-Arrebak datozkigu koktela osatzen.
Maite zaitut, ez !!!
Pentsatu, bai, hutsunaldiak ere bai, eta dantzan,... eutsi dantzan, baaaiiii, oso ondo pasaaaa !!!
Bide interesgarriak, ausartak, sor.ginak, argiakibilki... www.bizitoki.org-en
Sorginen biltzarra
Maiatzaren 4 eta 5ean, Bizi Tokin (Behauze, Baxe Nabarra)
Basandreak elkartu, eztabaidatu, ingurua eta auzolana sortu.
Basalandareak bildu, sukaldatu, sendagailuak eta saskiak egin.
Akelarrea sortu, festa egin, biltzarra sortu egin, biltzarra sorgin.
Maiatzaren 4a, larunbata
Maiatzaren 5a, igandea
10 :30 Sorginen infusioak
Menta, zain-belarra, xarpota…
10 :30 Sorginen infusioak
Menta, zain-belarra, xarpota…
11:00 Sorginen ibilaldia
Basa landare jangarrien eta sendabelarren ezagutzea eta bilketa, Kistiñe eta Dawamorurekin.
11:00 Sorginen ibilaldia
Basa landare jangarrien eta sendabelarren ezagutzea, Kistiñe eta Dawamorurekin,
eta saskigintzarako basa landareen bilketa.
13:00 Sorginen bazkaria
Bakotxak etxean prestatutako jaki goxoen partekatzea.
13:00 Sorginen bazkaria
Bizi Tokiko sorginek eskainia.
14:00 Sorginen biltzarra
Gaien proposatzea eta talde ttipitan eztabaidatzea (adb: kontrazepzioa, feminismoa, sortu egitea, bular ematea…).
14:00 Sorginen biltzarra
“Lapurdiko sorginen auziak eta erahilketak 1609an”, Elisabete Zubillagaren hitzaldia eta eztabaida.
16:00 Sorginen sendagailuak
Sendabelarrekin ukenduen edo kremen egitea.
16:00 Sorginen saskigintza
Basa landareekin saskien egitea.
18:00 Sorginen sukaldaritza
Basa landare saldaren sukaldatzea.
20:00 Sorginen afaria
Iluntzearekin Akelarrea
Su inguruko musika, dantza, bertso eta kantuak.
Eztabaidak euskaraz (beharrez itzulpenarekin).
Jardunaldi
hauek emazte, gizon eta haurrei idekiak dira. Larunbateko bietako
Sorginen biltzarran feminitateari lotutako gaiak eztabaidatzea pentsatua
da.
Larunbat gauean kanpinga egiten ahalko da bertan.
Bizi Toki ezagutzeko paradaz baliatu nahi dutenentzat: bisita eta aurkezpena larunbatean eta igandean arratsaldeko bostetan.
Bizi
Tokira heltzeko: Baxe Nabarreko Behauze herrian, frontoiaren ondotik
pasa (frontoia eskuinean delarik), eskuin hartu bi aldiz eta gero
ezkerrean den lehen baserria da, Goitia.
Aurreko egunean Urtxintxa Eskolan izan gara. Parter-hartzean trebatzeko ikastaroaren barruan Espazio Irekiari (Open Space Technology) buruzko ordu pare baterako ardura izan dugu.
Oso gustora bertan guztiak, interes handiz, oso jende interesgarridxe, politto;-)!
Espazioa irekitzeko sarrerakoa eta itxierakoa egin genituen, 4 oinarriak eta lege bakarra azaldu, historia apur bat eta istorioren bat,... eta artean, bertaratutakoen zalantza batzuen inguruan solasean jardun.
Gainera, buru-mapa bat atera zitzaigun, ikastarotxoa nola bideratu pentsatzean,....
Urtxintxa Eskolan izandakoen jakin-minak hemen:
Horiei erantzuteko asti gutxi izan genuen han, baina aurrerantzean helduko diegu, suertatzen den heinean.
Han izandakoentzat eta gura duenarentzat, noizean behin egokitzen dugun sarrera testua: Zer da espazio irekia? Testuaren sarreran espazio irekikoa ikusteko bideo ugari.
Esker mila gonbiteagatik Urtxintxatko Aiora, Maitane, Amagoia,...