2013/04/23

Zeraina espazioa irekitzen (II)

Zerain Herri Eredua 2 (2012-IV-26): 
Nola txertatu jendearen iritzia herri-erabakietan?


Txostena laster. Oraingoz aurre-lanaren irudi batzuk hemen.

2012ko azaroan izandako Zerain Herri Eredua topaketaren ondorioz hiru lan-ildo nagusi definitu ditugu (ikus txostena hemen). Horietako lehenengoari heldu nahi diogu orain, erabakiak hartzeko moduaz hausnartzeko,...

  • Nola hartu behar ditugu erabakiak Zerainen? Nola eta zeinek burutu behar erabakiok, gero?
  • Zertarako, noiz, zer esparrutan, nola erabaki eta lan egin behar lukete udal-taldeak, komisioek eta herri batzarrak?
  • Erreferendumak: noiz? zertarako? noren ardura? nola antolatu behar ditugu?
Zeraingo bizimodua hobetzeko ezinbesteko galderak dira horiek guztiak, baietz? Solasaldi atsegin, emankor eta sortzaile batera egiten dizugu dei. Emango diogu astindutxo bat buruari elkarrekin? 

NON: Kultur etxean
NOIZApirilaren 26an (ostirala) 15:30 harrera; 16:00-20:30, espazio irekiko solasaldiak (izka-mizkak tartean)

Elkarrekin afaldu nahi, gero? 21:00etan Ostatun (18 €)


Zenbat eta talde anitzagoa (adinez, ogibidez, sexuz, iritziz, zaletasunez, jatorriz, izaeraz...), elkarrizketa sakonagoa, aberatsagoa, sormentsuagoa izateko parada. Guztiak oso ondo etorriak, beraz! Animatzen?


ZERAINGO UDALA


 “Et, et, et, et! Ostiral arratsalde osorako bilerara ni?

Pitzatu egin al haiz?”
...
...Laaasai, espazio irekiko metodoaz (Open Space) egingo dugu (2012ko azaroan egindako 5 minutuko bideo honetan ikusi dezakezun antzean): parte hartzea, dinamismoa, talde-sormena, autoeraketa,… eta oin bien legea  : -)!

  • Danetariko gaiak eta ekintzak proposatu ahalko ditugu.
  • Gai horien inguruan sakondu ahal izango dugu.
  • Solasaldien idatzizko txostena osatu eta ikusgai izango dugu. 
eta e-postaz bidaliko gero

1 comment:

Danika Bishop said...

Hi, thanks for posting this.