2013/02/27

PozAzkundea badator! Espazio irekikoa Astran, ap 13+14ean


POZazkUNdea,       ap 13-14 Astra-Gernikan, espazio irekian (open space)

Ekonomian ere burujabe... eta burujai : -)! 
Bizipozaren aldeko ekonomia ereduetarantz.

Zer aukera? Zer traba? Nola aurrera egin?

Berria! (topaketaren laburpen-txostena)!
Aquí la invitación en ESPAÑOL
Eta hemen EGITARAUA 

Hazkunde ekonomikoa --> desazkundea --> POZazkunderantz joko dugu orain?
  
  • Ekonomia ala Eronomia? Zenbat jarduera absurdo eta suntsitzaile “adierazle ekonomikoen” alde? Nolako eragina du horrek guztiak gure osasunean, bizipozan, maitasunean,…?
  • Zer da zentzuzko lana? Zer ondo bizitzea? Zelan bizi gaitezke diru barik? Zelan bildur barik? Zatituta izan ote ditzakegu “lana” eta bizia?
  • Zer eragin daukate horretan guztian estatu egiturek, legeek, bankuek, itzalpekoek,…? Noren zerbitzuko da benetan diru-sistema? Nola funtzionatzen du horrek? Zer eragin dute arma- botika- eta kimika-industriek esaterako? Estatu independenteak burujabe ote dira?
  • Zein da istorio triste honen historia? Nola idatzi geure istorioak? Ze alternatiba daukagu orain, hemen? Zer daukagu egiteko? Nola hasi? Norekin?

Unjobbing     Emotearen ekonomia (gift economy)       Autosufizientzia               Artea   Permakultura  Auzolana   Herri-jantokiak      Burujabetza   Denbora-bankuak        Lan-banaketa    Easy bizi   Oinarrizko beharrizanak            Co-housing Ekonomia kritikoa    Izpiritua                Lagun-sareak          Gita      Kooperatibak    BiziKletak  Mafiak     Lur-ama        Lakabe (ekonomia partekatua)   TBaren eragina Gogo bete gogo          Banku Mundiala      Dirurik gabe bizitzea        Euskoa     WWOOF      Talde-baratzak    Slow    Banka etikoa     Bizipoza             Intsumisio fiskala        Osasuna            EHko herri-kooperatiba Crowdsourcing     Barne Poztasun Gordina (bpg)     Patakon           Komunalak   

Gai honetan sakondu egin nahi dugu. Horretarako topaketa parte hartzaile eta emankor honetara gonbidatzen zaitugu.

Eta azken aldian buelta asko egiten diegunez horrelako kontuei, lapikoan (www.pozazkundea.auzolan.info) sartzen ari gara horri buruzko osagai ugari. Bertan sartu nahi ditugu zeure ekarpenak eta zeuen eskuz idatzitako gonbidapenak ere. Gero egun t´erdi hartuko dugu elkarrekin ospatu, ikasi, hasi, hazi eta aurrera egiteko!

Noiz? Apirilaren 13 (9:30-18:00) eta 14 (9:30-16:00). Agendarako proposamenak egin nahi badituzu goiz heldu, mese! Eta libre-libre sartu eta irten, zure gogoaren arabera!   Non? Astran (Gernika)

Lotarako toki zabala dago Astran, doan. Beste aukera ugari ere, Gernikan bertan.
Bazkari herrikoi osasuntsua eta eKOnomikoa :-) Auzolanen eskutik, Astran bertan. (Hamaiketakoak-eta, nork bereak)

Umeekin etorri nahi? Primeran! Laguntzarik nahi? Beste edozertan lagundu ahal dizugu?
Eta, edozein eratako proposamenak egin nahi? Bai agenda formalerako bai ondorengorako?
Talde-jolasak, xake-jokoa, match inprosibsazioa, edo saku-lasterketak?
Botaaa!!! Bildur barik, danari tokie eitten saiatuko gara gu!
Izen ematea+Info: pozazkundea@gmail.com tel: 653.713.984.
Garaiz apunta zaitez, arren, espazioa antolatzeko denbora euki dezagun.

“Egun eta erdiko txapa batera ni? Ekonomia kontuei buruz? Pitzatu al haiz?” Laaaasai, espazio irekiko metodoaz (Open Space) egingo dugu (5 minutuko bideo honetan ikusi dezakezun antzean): parte hartzea, dinamismoa, talde-sormena, autoeraketa,… eta oin bien legea  : -)!
Danetariko gaiak eta ekintzak proposatu ahalko ditugu.
Gai horien inguruan sakondu ahal izango dugu.
Ekintzarako espazioa ere hartuko dugu: proposamenak, taldeak, lehenengo urratsa
Solasaldien idatzizko txostena osatu eta  ikusgai izango dugu etengabe. Amaitzean, e-postaz

POZazkUNdea, gozagarri, errez, bizi-bizi,… baietz!

Astran elkartuko gara, bai?

2013/02/26

Lokartu arte

Garirengandiko lezio bat, niretzat, datozen berriekin jolasteko eta uztartzeko erraztasuna. "We are standard". "Gose",... eta beste hainbat. Bai, artista guztien marka izan behar du horrek, jabetzen naiz orain. Muga guztien gaindi bizitzea,...


Groovesharken entzun nion kanta eder, hau Ines Osinagagaz bat tarteka; gero, hitzen bila, jakin izan dut Goseren 3.eko pieza dala, Japonian eginiko bideoarena,... eta ederragoa eman dit, ia, haren ahotsean,...

Geto baten itoko ginateke gehienak, ez da?
Saiatu arren ez dut gogoratzen zenbat eskuk ukitu ote nauten
Saiatu arren ez dut gogoratzen zenbat aldiz muxu eman didaten
Zatoz hona eta etzan, segi nirekin dantzan, hitz goxoak belarrira esan
Egin hemen igurtzi, jarraitu hor poliki, desio bat eta gorputz bi.
Zure zilborrean, bat-batean muxu ematean
nire hankartean jolasean, izara artean biok lokartu arte.
Saiatu arren ez dut gogoratzen zenbat eskuk ukitu ote nauten
Saiatu arren ez dut gogoratzen zenbat aldiz muxu eman didaten
Ez gelditu, laztana eta jan nazazu dena, laster lehertuko naiz ni banoa
Jaitsi beheraino prakak eta zabaldu hankak desio bi eta oihu bat.
Lokartu arte, lokartu arte, biok lokartu arte, lokartu arte

Ondo bizi!

@Eleder_BuM    www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz   www.elikaduraz.wordpress.com

2013/02/22

Eta ni banoa!


"Eta ni banoa!" abestia zuzenean Bilboko Kafe Antzokian, 16 Lore bira. 2010eko neguen.
iepeleee!

@Eleder_BuM    www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz   www.elikaduraz.wordpress.com
 
pd. Joseba Irazoki Bermeon gaur. Bere kabuz itzelezko jaixe eragiten dau naparrak. Zuzeneko artista itzela!
Gari, beste egunen baten,... :D