2012/05/19

ZER DA GUNE IREKIA? (Gune Irekiko Teknologia = Open Space Technology)


Zer da Gune Irekiko Teknologia?
Gune Irekiko Teknologia (GIT edo GI, laburtuta) era guztietako jendeari edozein motatako antolakundeetan bilera eta topaketa argituak sortzen laguntzeko modu bat da. Argi geratu da, halaber, 1985etik-edo, espazioa irekitzeak, nazioarteko aitzindaritza-praktika intentzional gisa, jende arruntak elkarlanean jardungo duen antolakunde argituak sor ditzakeela eta jarraitasunez emaitza ezohikoak sortzen lagundu dezakeela.

Gune  Irekiko bileretan, topaguneetan eta antolakundeetan parte-hartzaileek beraiek sortzen eta kudeatzen dute euren agenda, hau da, garrantzi estrategikoa duen gai nagusi baten gainean aldi berean emango diren lan-saio paraleloak. Gaia izan daiteke, esaterako: zer estrategia, talde, antolakunde edo komunitate babestu dezakete edo sortu daiteke lankidetzan parte-hartzaile guztien artean?
5 eta 2000+ lagunekin -egun bateko lantegietan, hiru eguneko topaketetan edo asteroko lan-bileran- honako hauxe da ohiko emaitza: antolakundean jada gertatzen ari dena (plangintza eta ekintza, ikastea eta egitea, pasioa eta erantzukizuna, parte-hartzea eta jarduna) konektatzea eta indartzea.

Bideo honetan ikusi dezakegu nolakoa izan ohi den gune irekikoa:


Ikusi honako hau ere: WorkingInOpenSpace (Gune Irekian lan egitea, gidatutako ibilaldia).

Duela urte batzuk www.openspaceworld.org orrialdeko sarrera-testua euskaratu genuen. Blog honetara dakargu orain testu hura, eta azken aldian heldu zaizkigun bideo argigarri bi. Beste bideo hauek ere begiratzko modukoak izango jatzuz, sakondu nahi badozu...

ekintza proposamenekin eta (11´)
.................................................................................................
Gune Irekikoa nolakoa izan ohi den, 3´19´´ bideo honetan ikusi.





Gune Irekikoari buruzko bideo argia, BOSCOPeko lagunen germanierazko azalpenez lagunduta, 6´38´´-ko beste honetan.

 

Noiz eta zergatik?
Egin beharreko lana konplexua denean, eragindako jendea eta ideiak askotarikoak direnean, kontua bideratzeko pasioa (eta, beraz, gatazka emateko aukera ere) handia denean, eta gaia burutzeko epea atzorakoa, orduantxe funtzionatzen du ondoen Gune Irekiak.


Zer da Gune Irekia? Definizio laburrak
ardurak zedarritutako pasioa...

kafe-eten on baten energía...

intentziozko auto-eraketa...
lan-esparruko izpiritua...
anabasa eta sormen kolektiboa ...
antolaketa-eboluzioa eta ...
gehien behar den unean eta gunean jendea eta antolakundeak mugimenduan jartzeko modu sinple eta ahalmentsua dela esan izan da.

GIa, itxurazko egiturarik ezagatik eta sorpresei ongi etorria emateagatik ezaguna bada ere, oso egituratua suertatzen da Gune Irekiko bilera edo antolaketa. Baina, hain da egitura hori jendeari eta esku artean den lanari modu perfektuan itsatsitakoa, ze bere zereginean, hau da, lanik onena sustengatzen (ez oztopatzen), igarri ere egin gabe ematen baita. Izan ere, Gune Irekian ehundutako istorioak eta lan-planak konplexuagoak, sendoagoak, iraunkorragoak izan ohi dira eta adituek edo zuzendaritzak gidatutako diseinuak baino askoz bizkorrago mugi daitezke.

Zer gertatuko da?
Inoiz ez dakigu zehazki zer gertatuko den jendeari bere lanik garrantzitsuena egiteko espazioa irekitzean, baina honako emaitza hauek berma ditzakegu talde bat Gune Irekian sartuz gero:



1. Parte-hartzaileentzat garrantzirik handiena duten gaiak aterako dira.
2. Ateratako gai bakoitzari parte-hartzailerik prestatuenek eta zerbait egiteko gaienek helduko diote.
3. Egun bateko edo egun biko epe laburrean ideiarik, mintzaldirik, daturik, aholkurik, ondoriorik, azterketa sakonagoa behar duten gairik, eta berehalako ekintzarako planik garrantzitsuenak txosten ulergarri batean jasoko dira eginda, inprimatuta eta parte-hartzaileen esku, alde egiten dutenerako.
4. Horretarako espazio eta denbora egokia uzten bada, txosten horretako eduki osoa fokatu eta lehentasunez hornitu daiteke, ordu gutxi batzuetan, ehunka lagunen taldeekin ari bagina ere.
5. Ekitaldi baten ostean, egun batzuen buruan emaitzak antolakunde edo komunitate osoaren esku utzi daitezke, mintzaldiak,stakeholder (gai jakin batean eragina izan dezaketen pertsona edota taldeak) inplementatzera gonbidatuz orduantxe.
6. Eta… horrelako emaitzak planeatu eta inplementatu daitezke talde handiko ekintza izeneko beste horietako edozeinetan baino arinago. Egun edo aste batzuetan lortu daiteke beste bide batzuetatik hilabeteak edo urteak beharko lukeena.

Barri ona, eta barri txarra, funtzionatu egiten duela. Barri ona, jendea eta lana mugimenduan jartzen duelako. Barri txarra, aurrerantzean gauza asko lehengo aldean ezberdinak izatera pasatzea ekar dezakeelako. Nahi diren gauzak agertu daitezke, nahi ez direnak desagertu daitezke eta batzuetan alderantzizkoa gerta daiteke -baina, horrelakoa da bizitza. Labur esanda, beraz, Gune Irekiak bizia dakar antolakundeetara eta antolakundeak bizitzara dakartza bueltan.

Zer da hurrengoa?
Webgune hau istorio arrakastatsuz, praktikarako baliabidez eta beste informazio-puska on eta lagungarriz beteta dago. Horiek guztiek Zer da Gune Irekia? galderaren erantzunaren zati bat daukate. Hona hemen hurrengo urrats onak izan daitezkeen artikulu batzuk...

Eleder BuM31    Buru-mapak-Gune Irekia-Sormena  

No comments: