Zelangoa izan ohi da egun bateko espazio irekiko topaketa? Hara, Christine Kohler lagunaren ekimen eder batetik ateratako laburpen grafikoa!
*********************************
EGUN BAT ESPAZIO IREKIAN, IRUDIETAN
Iturria: Koehler, Christine. 2012 «Le Forum Ouvert en images» Pp. 42-44 in
Livre Blanc sur le Forum Ouvert, édité par Christine Koehler. Liburua doan sarean,
hemen.
7:00. Gela prest
9:00. Sustatzaileak sarrera eta fazilitadoeak Espazio Irekiko metodoa azaldu (4 printzipioak, lege bakarra, agenda nola osatuko dugun,...)
9:15. Parte-hartzaileek gaiak proposatuta eguneko agenda osatu (gai guztiak ondo etorriak. 3 ordu tartetan eta azpi-espazio ugaritan banatuta)
9:45. Merkatu txikia. Parte-hartzaileek agendako gaiak aukeratu, ordutegi aldaketak proposatu gai-deitzaileei,...
10: 00. 1. solasaldi-sorta, azpi-espazio ugaritan. Ordu eta erdiko iraupena (laburtu daiteke, luzatu daiteke,...)
11:30 2. solasaldi sorta
14:00 bazkal ordua, eta ondoren, egunekoari berrekin, 15:30etako 3. solasaldi-sortaz
Egun osoan zehar jan-edatekoak gertu,
berez sortuko diren agendatik kanpoko elkarrizketetarako "humusa"
Eta solasaldi bakoitzeko deitzaileak, bukatu eta geroago,
txostentxoa egiteko ardura, ordenagailu-txokoan.
Horiek guztiak elkarri josita, egunaren bukaeran egunekoaren txostena denen eskura
Eta bitartean, egunean zehar, sortzen ditugun txostentxoak
bertaratuek irakurtzeko moduan, informazio-orman
17:00 Ixteko, guztiak bildu berriz biribil nagusian...
... eta bakoitzak egunekoak ekarritakoak, piztutakoak, geroko asmoak azaltzeko aukera
****************************
Kontuan izan: topaketaren luzeraren araberakoa izango da espazio irekikoaren emaitza.
- Egun batekoa (edo laburragoa) izanik, gaiari buruzko elkarrizketa ganorazko baterako emango digu.
- Egun bi eta erdikoetan, gaiari buruzko sakontze-elkarrizketa
gehiago izan ohi da bigarren egunean, eta ekintza proposamenak, taldeak
osatutzea, ekintzetarako lehen urratsak definitzea, lehentasunak
ezartzea,...
- Tarteko luzeretan (egun eta erdi, egun bi) ekintza gaiak eta taldeak definitu daitezke ere bai.
2012ko apirilean izandako SOLOAN BARRIKETAN, esaterako, bigarren
egun erdikoa ekintzara bideratu genuen. Hemen orduko hartan proposatutako
gaiak,...
Eleder BuM31 Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena