Auzoko soloak lan.gune, bil.gune, bizi.gurne,...
Zer gogo eta zer aukera daukagu?
Udabarria badator, hasi dira soloak berpizten.
Lurraren indarra jaso, elikatu, lagun artean konpartidu,
Lurrari jabetasuna emon.
Udabarriaz barritu. Usainekaz mozkortu.
Koloreekaz liluratu. Eguzkitan busti,
haize finaz garbitu, gogortu, sendotu,
alkarren ondoan gozatu, berotu, izerditu, urtu.
Zer egin dezakegu soloko lana ahalik eta emankorrena eta gozagarriena izan daiten?
Noraino ekoiz ditzakegu egunero jakiak? Noraino jan dezakegu geuk ekoiztutakoetatik?
Zer emoten dotsegu jaten gure txikiei? Zer eskoletan? Zer etxean? Porruak hozkailuan hazten dira? Zelan aplikatu PERMAKULTURA? Nor dabil horretan? Zelan ikasi?
Lur-jabe izateaz harago, zer aukera daukagu lurra lantzeko?
Ba ote, jende multzo batek solo baten ardura hartu eta, txandaka lur sail hori kudeatzerik?
Izan ote daiteke ortuko eta soloko lana jendarteko sarea josteko osagai?
Nola uztar ditzakegu gizabanakoen, eskolaren, jende nagusiaren, udalerrien eta abarren bideak?
Zelako ospakizunak behar ditugu lurrarekiko loturaz jabetzeko?
Zer ikasi dezakegu gure nagusiengandik? Zer irakatsi behar diegu gure umeei? Zelan bizi izan dute duela mende/urte gutxi arteko asabek lurrarekiko harremana eta zer irabaziko dugu horretatik berreskuratzean?
.... Aizu!
.._lurrean lan egiteko gogoz ibili zabiz eta nondik hasi be jakin ez? .._lur-zatiren baten jabe eta bertan egiteko dagoen lan itzelak atzeraka eginda zabiltza?
.._lurrarekiko harreman estuagoan bizi gura dozu?
.._bai elikadura iturri dalako, bai sortzaile zarelako, bai elkarrekin egonzale zarelako?
Zeintzuk dira gure ametsak lurraren gainean?
Antzeko kezkakaz eta grinakaz gabiz Busturialdean eta patxadaz biribilean jarri eta gaiari lasai ekitea erabaki dogu. Gai premiazkoa, oso ederra eta ezin emankorragoa!
Noiz: apirilaren 28an, larunb, 10:00-18:00
eta ap 29an, igandea, 10:00-14:00
Non: Gernikako Auditorioan
Euskeraz irekiko dogu espazioa. Beste hizkuntzetara ere itzuliko dogu.
Jan-edatekoak tokian bertan. Lo egiteko aukera bertan, doanik.
Etorri umeekin lasai, behar daben arreta emango jake eta.
Beste edozein premia bazenu, jakinarazi lasai.
Metodologia: Biribilean bilduko gara eta modu “horizontalean” jardungo gara, Espazio Irekia (open space) izeneko metodoa erabilita, bizi eta sormentsu. Topaketan zehar parte-hartzaileok...
- Nahi dugun gai oro mahai gaineratuko dugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon.
- Solasaldien idatzizko txostena osatuz joango gara, ikusgai izango dugu etengabe, eta amaitzean e-postaz jasoko dugu
Ederra izango da! Igartzen, kili-kili, lurra oinpean dantzan?
BUSTURIALDEA AUZOLANEAN