OPEN SPACE. EUSKAL HERRIKO MUGIMENDU ARTISTIKOAREN ETORKIZUNA / EL FUTURO DEL MOVIMIENTO ARTÍSTICO EN EUSKAL HERRIA from Eztiphoto estudioa on Vimeo.
Espazio Irekikoan izan ginen Donostiako DOKAn otsailaren 11n. Euskal Herriko arte mugimenduaren etorkizuna gaia proposatzen zigun Jokinek (Xpressionk!). Jardunaldia bideratzen: Xavier Mínguez ibili zen. Eurekin lankide ibili ginen aurreko urtean Donostian bertan "Euskal Herrian bakea eraikitzen" espazio irekiko topaketan.
Gustora espazio irekikoan orain ere. 50 lagun inguru sartu-irten zen egunean zehar eta hamabost gai inguru agendaratu.
Labur egiten jakun. Pertsona eta elkarrizketa interesgarri piloa gertatzen ari zela, eta kanpo geratu izanaren segurtasun etsia. Beste alde batetik, hori horrela izaten uztearen (ikasi nahi dugun) baretasun jakintsu hori.
Ohitura puntua ere bai. Hasierako maitemin hori pasatuta ("aizu, zer modu ederra gai baten inguruko jardunaldiak eratzeko! Libre sentitzen naiz, arduradun, kurioso, bizi,..."), espazio irekikoetan etxean sentitzen gara, eta jardunaldietatik kanpo ere zabaltzen ari garenez espazio irekiko haizea (4 printzipioak, oin 2en legea,...) hurrengo espazio irekiko bilera bat dagoenean horren gogor deituko ote gaituen zalantza... Maitasun sutsutik eguneroko lagun izatera :-)!
Teknikari dagokionean hari batzuk agertu dira nondik tira egin...
..Deialdia: FB erabili dute deialdia zabaltzeko, besteak beste. Hortik kanpo egonda (gure kasu) asko galtzen ote dugu deialdi bat egitean? Beti dago, dena den, zubi-lagunen baten bitartez FB ere erabiltzea!
..Txostenak: larunbatean eginak ziren ordeagailuetan. Ordu laurdeneko lana izan zitekeen epostaz bidaltzea. Asteartean heldu zaizkigu oso formato txukunean. Zer galtzen ote dugu egunaren bukaeran bertan bidali gabe utzita? Bero-berotan jasotzeak luzatu eta indartzen ote du topaketaren eragina? Hemen duzu irakurgai txostena.
..Bideoa: arrtasaldean grabatutako irudiez osatu dute idazki honen buru jarri dugun bideoa. Ikusgarria. Hemen inguruan egindako espazio irekikoetan lehenengoz ikusten dut horrelako bat, eta estimatzen da, bai horixe! Dena den, lana ere badu horrek eta,...
..Agenda ondo egituratua diseinatu? Harrison Owenek orduak eta tokiak nahas-mahasean uztearen alde egiten du, horrek jendarteko ausazko topaketak areagotzen dituela eta. "Aizu, zer dago ordu honetan?" "Nork proposatu du honako gai hau?",... Merkatu txikia deitzen zaio tarte horri. Agenda orduka eta tokika, laukika egituratuta jartzean aurrez (argazkian agertzen den gisan) horretatik zerbait galtzen dugu, bidenabar.
..5 espazio fisiko atondu zizkiguten eta ordenagailu mahaian beste horrenbeste ordenagailu. Ordenagailuz egitea merezi? Nik neuk, parte-hartzaile moduan estu hartzen dut. Momentuan bertan ber-idazten egon ordez nahiago nuke beste bilera baten parte hartzea. Txostena geroago banatuko bada, are gehiago. Ba al dago wiki , google docs edo bestelako plataforma egokiagorik idatziak biltzeko?
..Hautsontziak: DOKA, besteak beste, gau-giroko tokia da. Kontzertuak, datzalekua,... Espazio irekikoan biribil handia osatzen zuten aulkien ondoan hautsontziak zeuden hasieratik. Espazio hartan erretzea libre zela adierazten zuen horrek. Egun hotza zen (-3ºC, goizeko 10etan, hasera orduan) eta kanpora erretzen ateratzea ere ez zen berehalako modukoa han,... Ezer esan barik erretzea libre uztea erabaki zuten deitzaileek,... Baten batek kexu ere egin zuen gero, keak ateratzeko makina piztu zuten gero,... Toki publikoetan erretzea debatzen duen legera ohitu samarrak garen honetan... Nola egingo zenuke zuk?
..Irekitzea eta izpiritualtasuna, : Harrison Owenek-eta oso modu lasaian, sakonean, gozoan proposatzen dute eta egiten dute sarrerakoa, espazioa irekitzea... Oso topaketa berezia izango dela aurreratzen da modu askotan. Besteak beste, hasiera-hasieran, fazilitadoreak biribilaren barrualdeko zirkunferentzia ibili ohi du, isil-isilik, oso astiro, etorritakoak elkarri patxadaz begiratzera gonbidatuz,... batasuna indartzen du sarrera-modu horrek eta oso gogoko dut nik ere horrela egitea. Uste dut horrela egitea komeni dela.
Izan ere, espazioa ireki aurretik prestakuntza berezia izaten dute fazilitadoreek normalean. Egunero meditatzea eta espazioa ireki aurretik meditazio saio bereziak ohikoak dira fazilitadoreen artean. Nork bere era topa dezan. Igeriketa da niretzat meditazioaren ordezkoa, edo dantza egitea - inor begira ez bailegoan, jare, burua hustuz :-)-...
Espazioa irekitzea kontu erreza dela esaten dute (buru eta bihotz ona izatea aski). Ondo egitea, ostera, bizitza osoko ikastaldia omen.
Espazio Irekiko teknika asko zabaltzen ari dela iruditzen zaigu. Beharbada lehen baino sartuago gaudelako gaian eta honi buruzko gauzak helarazten dizkigutelako errez? Edo, benetan, goraka doan joera? Dana dala, laster bertako Espazio Irekiko jendearen arteko topaketak ere izango ditugun zantzua daukagu,... eta batzutan piztu ere, urte batzuk barru, munduko urteroko topaketa (WOSONOS delakoa) bertatik gonbidatzeko grina,... baietz 2030 aurretik :-)!
Eleder BuM31 Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena
www.burumapak.blogspot.com (eus) @Eleder_BuM (Twitter)
No comments:
Post a Comment