2012/02/24

AUBAldiak (Arte_Unplugged_Biribil_A-estatala)

Testu honi lotutako testutxoa jarraian: 

Aurrekoan Donostian izan ginen espazio irekiko topaketan. Han gertatukoari buruzkoak beste toki honetan idatzi ditugu, eta han izandakoaren printzak jaso ditzakezu lotura horretan bertan jarritako bideoan.

Guk g-AUBAldiei buruzko hizketaldia zabaldu genuen. Txosten honetan (17-19 orrialdeetan) agertzen da hangoaren laburpena. Eta testu horretatik aterata eta moldatuta, AUBAldiei buruzko lerro batzuk jarraian. Eta konturatu gai hau aspalditxoan dabilkigula buruan, inoiz idatzi ere idatzi dogula honetaz,... hemen ingelesez lerro batzuk.


Desioa/Ametsa:
g-AUBAldiak:

Arte-topaketak (bide batez, zer da ARTEA? (huts)artean gertatzen/agertzen/sortzen dena, ezerezetik, ez-egitetik, hutsetik, hustutzetik,... sortzen dena. Bai?)
Unplugged: Elektrizitatea erabili barik eta materialeak minimizatuz.
Biribil: irekiak eta parte-hartzaileak.
A-estatalak: estatu-egitur(et)atik aske. Diseinua ahalik eta gehien sinplifikatuz.
Espazio horizontala. Musika unplugged. Musika tresnak eskuz esku, nahi dutenen eskuetan, batetik
bestera. Norbaiten proposamenetik hasi eta inprobisazioa hartzeko gertu. Tranpaldoa behar ote da?

Egitura fisikoa: biribila. Artista-entzule amildegian zubiak jarriz, sarea jarriz.

Artistak zergatik nahi du jendaurrera? Barne-barnean duen zerbait plazaratzeko, konpartitzeko eta
proposamen horretatik “elkarrizketa” bat hasteko. Bestearen erantzuna jasota bere proposamena
aberastu, eta bere baitan toki berriak aurkitzeko. Hazteko. Gozatzeko. Entzulegoa “artistaz” betea
dago, eta esperientzia askoz aberatsagoa izan daiteke haien ekarpenari esker.

Holango diseinuan askoz errezago uztartuko dira arte-adierazpen orotarikoak: kantua, dantza,
margoa, sukaldaritza, tresnak jotzea,… errezago sortuko askoren arteko loturak,...

Elektrizitateak eta industrializazioak asko konplikatzen du asuntoa. Kontzertua emateko arrastiko
4etatik goizaldeko 6etara arte… eta “artistek” ordaindu behar!

Artea, bizitzako zati moduan. Aprofesionalizazioa eta batez ere, helburu moduan, “vivir/beber del
arte” hori burutik kentzea.

Zer gertatuko litzateke diru publikorik ez balitz 
“arte/kulturara” bideratuko? 
Nola biziko genuke artea/kultura?
 NOTAK (ordubete inguruko berbaldian hartutako batzuk, 
nire ondorengo burutapenekin ezkonduta):
“…Tecnología favorece a todis (puedo grabar mi disco…). Facilita crear más cultura (benetan?).
Equipo de voces en bares, para concierto…. (¿Pero vale menos realmente sacar un disco -o se necesitan los mismos recursos naturales, o más, independientemente del dinero que tengas que pagar y del que tengas-) ?
Mercantilismo en el arte.
Objetivo del arte: ¿ofrecer algo a la masa? Vs. ¿Crear algo más cecano? ¿Tu principal objetivo cuando quieres dar un concierto es que no te cueste dinero?
Boom de grupos musicales. ¿Y la diversidad, peculiaridad, calidad, esencia artística,…?
En la sociedad capitalista “no hay cama” para tanta gente
Relaciones comunitarias a través de experiencias/fiestas/encuentros artísticas.
Espazio publikoa. Gogoko duzu kalean artea agertzea? Gehiagotan aurkitu nahi zenuke, bai? Zer egin dezakegu egunerokoan kalea artez betetzeko? Zeintzuk dira trabak? Udal araudiak zeintzuk dira?
Lizentziak. Nola araudi horietan ibili edo araudiok gainditu?
Auzokoak. Elektrizitaterik gabe ibiltzea, horretan ere mesedegarri. Auzokoak trabatu ez egiteko moduko tokietako kontzertu-tokiak: Guardetxea, Arteleku,…
Okupatu lokal bat/kalea eta hasi!
Ez –ohiko toki publikoak eskatu arte-topaketetarako (Buleko kioskoa,…)
Altruismoa muga.
Kaleko artistaren irudia: diru eske (baina, kontuz, bbkk -laifen “dekiur” ere diru eske ibiliko dozak! );
droga-menpekoa, baldarra,…
Hurbilketa bat, http://vimeo.com/4885665 Elektrizitaterik gabe eta industria-produktuak materia minimizatuz zer egin dezakegu? Nola sinplifikatu artea eskaintzeko egitura? Arterik ederrena baliabide minimoekin nola egin? Mugak sormen-pizgarri.
Ayuntamiento. Dinero público para la cultura. Ponemos bote todis, para hacer lo que quieran ciertas personas… Y, seguro, para que una gente, dentro de una estructura, haciendo una tare bien poco artística, añadiendo valor +/- nulo, tenga sueldo fijo,,,, ¿Y si fuera “0 euros”?
Riqueza cultural por gozar de diversidad de ofertas artísticas. Calle.
En la sociedad capitalista no hay cama para tanta gente.
Arte como inversión “turística”: gran engaño mental. ¿Pensando en global, qué sentido tiene eso? Bien, vendrán de Bilbo y se comerán unos pintxos,… a costa de dejar de comerlos en las 7 calles. ¿Es eso pensamiento ganar/ganar en global?
Segi pentsatzen/frogatzen/ekiten/jolasten…
nola loraraziko ditugu (g)AUBAldiak
(Arte Biribil Unplugged A-estatala)
…gaur bertan hasita?

ondo-ondo pasa :-)!

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)

2012/02/16

DOODLE RIGHT NOW! ZIRRIBORROGINTZA IKASTAROA laster (mar.9) Bilbon

 Sunni Brownek emandako ikastaroak eragina izan zuen bertaratuen artean. Han izandako lagun on bik beste ikastaro bat proposatzen digute, 3 aste barrurako. Hara!

DOODLE RIGHT NOW!
ikastaroa: martxoaren 9an, Bilboko EUTOKIAN, 16:00-20:00

Noiz: 2012ko martxoaren 9a, ostirala, 16:00 - 20:00 . Non: Eutokian (Bilbao)

Zertan ibiliko garen?

Marrazketa praktikatzen ibiliko gara, ariketa, aitzakia eta jolas ugari proposatuz, etorritakoek ahalik eta oparoen parte hartu dezaten Pentsamendu Bisualkaren (Visual Thinking) balioak eta eskuz marraztearen garrantzia azpimarratuko ditugu. Eukene Barrenetxea eta Pernan Goñi ibiliko dira saioak bideratzen eta zirriborrogintza (DOODLING) praktikatzeko ariketak eta erronkak jarriko dizkigute.

Norentzat?

Komunikazio arloko profesionalak, hezitzaileak, graphic recorder direlakoak, kontsultore artisauak, coach direlakoak, antolakundeetako buruak, talde- eta proiektu buruak, artistak, barritzaileak, filosofoak, poeta bisualak, ideologoak eta pentsamendu-lana izan eta marraztea gogoko duten kideak.

Izena-emateko eta: mezu bat bota eukenebarrenetxea@gmail.com. Matrikula: 20.00 €

Oharrak: ikastaroan emango den materiale bakarra, papera. Ekarri etxetik errotulkiak, lapitza, borragoma eta gura dozuna.  Giro lasaian ibiliko gara, jolasean ikasten. Jan-edanak ekarri eta merendola ere egingo dugu.

Pernan Goñi Arte Ederretan lizentziatua da eta Graphic Recorder dabil berrikuntza sozilaleko alorrean. Marrazkiak, komikiak eta animazioak ere egin izan ditu TB eta multimediarako.

Eukene Barrenetxea Soziologian lizentziatua da eta Psikologia Sozialeko ikasketa aurreratuak ditu. Bezeroarentzako zerbitzutan lan egin izan du industria arloko nazio-arteko enpresetan. Pentsamendu bisuala aurkitzea funtsezkoa izan da bere garapen profesionalean.

Zain gauzkazu!!!

Esker onak: Bilbao Ekintza; EUTOKIA berrikuntza sozialerako zentroa
Mereziko du, eta han egotekoak gara gu ere!

Ondo bizi!

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)

2012/02/15

LAGUNAK (Espazio Irekiari beha - II)



Espazio Irekikoan izan ginen Donostiako DOKAn otsailaren 11n. Euskal Herriko arte mugimenduaren etorkizuna gaia proposatzen zigun Jokinek (Xpressionk!). Jardunaldia bideratzen: Xavier Mínguez ibili zen. Eurekin lankide ibili ginen aurreko urtean Donostian bertan "Euskal Herrian bakea eraikitzen" espazio irekiko topaketan.

Gustora espazio irekikoan orain ere. 50 lagun inguru sartu-irten zen egunean zehar eta hamabost gai inguru agendaratu.
Labur egiten jakun. Pertsona eta elkarrizketa interesgarri piloa gertatzen ari zela, eta kanpo geratu izanaren segurtasun etsia. Beste alde batetik, hori horrela izaten uztearen (ikasi nahi dugun) baretasun jakintsu hori.
Ohitura puntua ere bai. Hasierako maitemin hori pasatuta ("aizu, zer modu ederra gai baten inguruko jardunaldiak eratzeko! Libre sentitzen naiz, arduradun, kurioso, bizi,..."), espazio irekikoetan etxean sentitzen gara, eta jardunaldietatik kanpo ere zabaltzen ari garenez espazio irekiko haizea (4 printzipioak, oin 2en legea,...) hurrengo espazio irekiko bilera bat dagoenean horren gogor deituko ote gaituen zalantza... Maitasun sutsutik eguneroko lagun izatera :-)!

Teknikari dagokionean hari batzuk agertu dira nondik tira egin...

..Deialdia: FB erabili dute deialdia zabaltzeko, besteak beste. Hortik kanpo egonda (gure kasu) asko galtzen ote dugu deialdi bat egitean? Beti dago, dena den,  zubi-lagunen baten bitartez FB ere erabiltzea!


..Txostenak: larunbatean eginak ziren  ordeagailuetan. Ordu laurdeneko lana izan zitekeen epostaz bidaltzea. Asteartean heldu zaizkigu oso formato txukunean.  Zer galtzen ote dugu egunaren bukaeran bertan bidali gabe utzita? Bero-berotan jasotzeak luzatu eta indartzen ote du topaketaren eragina? Hemen duzu irakurgai txostena.
..Bideoa: arrtasaldean grabatutako irudiez osatu dute idazki honen buru jarri dugun bideoa. Ikusgarria. Hemen inguruan egindako espazio irekikoetan lehenengoz ikusten dut horrelako bat, eta estimatzen da, bai horixe! Dena den, lana ere badu horrek eta,...

..Agenda ondo egituratua diseinatu? Harrison Owenek orduak eta tokiak nahas-mahasean uztearen alde egiten du, horrek jendarteko ausazko topaketak areagotzen dituela eta. "Aizu, zer dago ordu honetan?" "Nork proposatu du honako gai hau?",... Merkatu txikia deitzen zaio tarte horri. Agenda orduka eta tokika, laukika egituratuta jartzean aurrez (argazkian agertzen den gisan) horretatik zerbait galtzen dugu, bidenabar.

..5 espazio fisiko atondu zizkiguten eta ordenagailu mahaian beste horrenbeste ordenagailu. Ordenagailuz egitea merezi? Nik neuk, parte-hartzaile moduan estu hartzen dut. Momentuan bertan ber-idazten egon ordez nahiago nuke beste bilera baten parte hartzea. Txostena geroago banatuko bada, are gehiago. Ba al dago wiki , google docs edo bestelako plataforma egokiagorik idatziak biltzeko?


..Hautsontziak: DOKA, besteak beste, gau-giroko tokia da. Kontzertuak, datzalekua,... Espazio irekikoan biribil handia osatzen zuten aulkien ondoan hautsontziak zeuden hasieratik. Espazio hartan erretzea libre zela adierazten zuen horrek. Egun hotza zen (-3ºC, goizeko 10etan, hasera orduan) eta kanpora erretzen ateratzea ere ez zen berehalako modukoa han,... Ezer esan barik erretzea libre uztea erabaki zuten deitzaileek,... Baten batek kexu ere egin zuen gero, keak ateratzeko makina piztu zuten gero,... Toki publikoetan erretzea debatzen duen legera ohitu samarrak garen honetan... Nola egingo zenuke zuk?


..Irekitzea eta izpiritualtasuna, : Harrison Owenek-eta oso modu lasaian, sakonean, gozoan proposatzen dute eta egiten dute sarrerakoa, espazioa irekitzea... Oso topaketa berezia izango dela aurreratzen da modu askotan. Besteak beste, hasiera-hasieran, fazilitadoreak biribilaren barrualdeko zirkunferentzia ibili ohi du, isil-isilik, oso astiro, etorritakoak elkarri patxadaz begiratzera gonbidatuz,... batasuna indartzen du sarrera-modu horrek eta oso gogoko dut nik ere horrela egitea. Uste dut horrela egitea komeni dela.

Izan ere, espazioa ireki aurretik prestakuntza berezia izaten dute fazilitadoreek normalean. Egunero meditatzea eta espazioa ireki aurretik meditazio saio bereziak  ohikoak dira fazilitadoreen artean. Nork bere era topa dezan. Igeriketa da niretzat meditazioaren ordezkoa, edo dantza egitea - inor begira ez bailegoan, jare, burua hustuz :-)-...

Espazioa irekitzea kontu erreza dela esaten dute (buru eta bihotz ona izatea aski). Ondo egitea, ostera, bizitza osoko ikastaldia omen.

Espazio Irekiko teknika asko zabaltzen ari dela iruditzen zaigu. Beharbada lehen baino sartuago gaudelako gaian eta honi buruzko gauzak helarazten dizkigutelako errez? Edo, benetan, goraka doan joera? Dana dala, laster bertako Espazio Irekiko jendearen arteko topaketak ere izango ditugun zantzua daukagu,... eta batzutan piztu ere, urte batzuk barru, munduko urteroko topaketa (WOSONOS delakoa) bertatik gonbidatzeko grina,... baietz  2030 aurretik :-)!

a+u_morea,


Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)