2011/01/06

AMATXURENTZAT

Gaur eskualdeko Behargintzako autoenplegu saileko arduradunari idatzi dotset BM31ren zereginak labur aurkezteko aurreko egunean bisita labur-labur bat egin eta gero. Badute han autoenplegatuan hasi nahi duenarentzako txoko funtzional bat eta nolabaiteko laguntza. Hilabete batzuk barru bertan bulegoa izatea da buruan darabilgun aukeretako bat.

Horrelakoetan ahalik eta apainen aurkezten dugunez gure burua, gure ama ere pozik uzteko moduko lerroak idatzi dizkiegu, ziur askl gure argiak distiraraziz eta ilunak ondo estalita, gura barik eginda ere,... Hara, bada, negozio-flanaren aurkezpen "pro"a, ziur aski amatxu maiteak irakurriko ez duen arren :-)!

Egiten dogun lanari buruz lerro batzuk jarraian.


Orain arte, batez ere honako hauen eskaera izan dugu:
Beste alde batetik gure alorra antolaketa da eta autoeraketari buruzkoa interesesatzen zait nagusiki.

Irakasle eta itzultzaile ere ibili izan gara, idazteko nolabaiteko joera dugu eta irrati-elkarrizketak egin izan ditugu Bilbo Hiria Irratian azken hamar urteotan. Horren ondorioz BM31 liburuak jasotzen ditugu egileengandik eta blog honetan biltzen,  interesa daukonak har ditzan.

BM31ren beste zeregin bat nazioarteko adituak ekarri eta haien ikastaroak antolatzea da. Momentuan Sunni Brown Gamestorming liburuaren egile eta lagunarekin ari gara hizketan udabarri aldean hona ekartzeko asmoz.

Beti lana eta bizitza bat direlako uste beteaz, eta beraz, dena hain serio hartuta ze umore puntuaz eta distatzia egokitik jarduten saiatzen gara :-)!.

Datorren astean New Yorkera Open Space (Espazio Irekia) aditu nagusiarekin ikastaro hau egiten, VizThink-eko kideen ohiko bilerara ere gomitea egin digute eta bide batez NYLBAO proiektuari ere astindutxu bat eman nahi diogu... oso emankorra izango da :-)!

Jarri harremanetan egun batenzure esparruan edo eskualdean dauden premiak eta aukerak aztertu gura badituzu.

Ondo bizi!


Eleder Aurtenetxe Pildain
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Zor-o-mena :-)
Twitter: @Eleder_BM

638.733.223
eleder.aurtenetxe@gmail.com

No comments: