Esker mila, Pablo!
Aurreko egun baten mezua bidali nontsen:
"hola Pablo, he visto que hablas hoy en Bilbao (ahorita, ¿verdad?). Si tienes un hueco estos días, escríbeme o dame un toque y conversamos, ¿bien? suerte! Eleder"
"aupa Eleder! Disculpa mi tardanza en responderte :-(. El día de la conferencia fue un viaje relámpago que hice desde Suecia. Fueron solo 48 horas y no me dio tiempo a nada. Hoy he vuelto a Bilbao y estaré por aqui unos dias,mi teléfono... a ver si conversamos, Pablo"
Blog honi ekitearen ondorioz ezagutu izan dodanetako bat da Pablo. Antza danez, bera ere buru-mapazalea izanda eta Chilen bizita, gorakada eragin otsen gaiari buruz euskaraz hasitako blog honek (berak, gainera, euskeraz "piska bat-es mucho" egiten dau).
Café Marzana-ra joan gara. Etxe inguruko toki kutuna dot. Ordu eta erdi emon dogu alkarregaz. Laster jabetu naz, internetetik hartuta nontsen itxura (neure iragazkailu guztietatik pasa eta gero :-) baino askoz gehiago estimetan dot solasaldiaren ondoren. Zer diren gauzak, geratu ondoren eta elkartu aurretik buruan nenbilen honako pentsamendu hau tarteka: "Ai Ele, zer habil horrelakoetan denbora galtzen, ez al dekok nahikoa zereginik? ez al dekok non denbora hobeto pasa?". Uste okerrak. Ordu t'erdia ziztuan pasa jata, aspaldiko lagunekin gertatu ohi jatanez. Barriro ere huts egin dot, aurriritziz jokatzen dodanean gertatu ohi jatanez. Solasaldian hartu izan dodazen nota batzuk jarraian:
1. EKINTZAILETZA:
- "Emprendizaje Sostenible" aurkezpena (oso bisuala omen, Pablori gustatzen zaion moduan) Bilboko ekintzailearen egunerako prestatu eta SlideShare horretan jarri dau Pablok
- Team Academy tailerrak eta Jose Ramom Luzarraga, Mondragon Unibertsitatekoa
- ALEX OSTERWALDER eta bere liburua "Business model generation"
2. TALDE HANDIEKIN LAN EGITEKO DINAMIKAK:
- Juan Luis Walker-Pablo Villoch-WOSONOS 2011-Txile
- ART of HOSTING taldea eta haiek antolatutako urte hasierako topaketa (han izan zan Pablo, zentzuzko elkarrizketak aterpetzeko zaleen artean)
- TOKE PALUDA danimarkarra eta berak proposatzen duen PROACTION CAFÉ metodoa, Espazio Irekia eta World Café metodoen nahaste antzeko bat
3. PENTSAMENDU BISUALA: "Visual Practitioners" taldea; Bigger Picture; Regina Rowland; Dan Roam, Nancy Margulies (Mindscapin),...
4. BESTE: Ken Robinson, U-teoria,...Zenbat bide jorratzeko, zenbat aukera gozatzeko!
Elkar agurtzerakoan (Bilbao aldean dan artean barriz alkartzekotan bagagoz ere) galdetu egin doste: zure pasioak (bizi-nes = business arloan) laburtzen dabezan hiru kontzeptuak?
Nire erantzuna:
"sormena, jasankortasuna (ziur aski solasaldian beragandik jaso dodana)
eta parte-hartzea".
"Eta zureak, Pablo?"
"jasankortasuna, parte-hartzea eta ekintzailetza"
Sareak elkarrenganatutako urrutiko anaia zaharren antzean :-)!
Ondo bizi!
Eleder
BM31_ BILBAO: Mind Mapping-Open Space Technology-Zor-o-mena
Twitter: @Eleder_BM
1 comment:
Eskerrik asko zuen hitzengatik!
Besarkada bero bat Txile-tik
Post a Comment