2010/04/14

AITORPENA: espainola ere banaz :-), eta arraro nago!

Idatzi hau zirriborro bat besterik ez da. Testua bota egin nahi dut, aire apur bat hartzeak on egingo diolakoan, baina 20 minututan egindako zirriborroa baino ez da, aspalditxuon garatutako ideiekiko hurbilpena besterik ez. Nolanahi, gaia bera bizitzan garrantzitsua izan bazait ere, gai garrantzitsuagoak ere badaudenez, denbora gehiegi ez nioke eman nahi, eta inork serioegi hartzerik ere ez. Dena den, garrantzitsua izan zaidanez, berriz ere burura etorriko zaizkit arrek jaten izaten nauten ideia horietakoak, eta denborarekin emendakinak egingo dizkiogu testuari.

Lehen pentsatzen nuen (alderdi politikoen zuzuan soldata jasotzen ari direnen, gizartearen, hedabideen eta abarren eraginez, ziurrenik) Bilbao batean bizi danak aukera bi zituela, sentimenduaren identitate-adar jakin bati dagokionean: euskalduna (sentitzea) ala espainola (sentitzea).
Urteekin aldatu egin dut iritziz: identitate hori oso kontzeptu lausoa eta pertsonala da. Zer da-ba euskal identitatea, flandiarra, espainola, katalana,...? Zerbait izatekotan, elkarren aurkakoak dira? Bateraezinak?...

Gehienak hibridoak gara hizkuntz-identitateari dagokionean. Nik neuk badut espainiar atala, ingelesa (hizkuntza-kulturakoa), frantziarra, katalandarra, irlandarra, esperantozalea,... Ulerkera horretan esango dut: "bai, espainola ere banaiz".
Hain zuzen, "ZER GARA?" galderarentzat, "EGITEN DUGUNA" erantzuten du estimatzen dudan hainbat jendek. EGITEN DUGUNA GAREN ZENTZU HORRETAN, INGELESEZ/FRANTSESEZ/ESPAINOLEZ,... EGITEN (esaten, idazten, entzuten, emozionatzen,...) DUGUN HEINEAN, INGELESAK/FRANTZESAK/ESPAINOLAK,... GARA (ERE BAI). Zer beste zentzun izan dezake bestela "frantsesa/espainola,... naz" esapideak? Edo "euskalduna naz"? Bazter uzten dut aldez aurretik "estatutasuna", edo direnak direlako legeek eta legebiltzarrek -espainolak/frantziarrak/euskaldunak/galestarrak,... esapideoi ematen/emango dizkieten esanahiak. Ez dut horretan hainbeste sinesten.
Atal bakoitzak bere "pisua" edo portzentajea du pertsona bakoitzarengan, norbere historiaren arabera. Hain zuzen ere, populu/gizarte/kultura horietako atal askok bizipoza, maitasuna, sentimendu positiboak pizten dizkioten heinean.

Neure atal horiek onartzeak eta aitortzeak on egiten dit, lasaitu egiten nau, osatu, osotu. Ireki egiten nau eta bideak ireki egiten dizkit bizitzan.


Zerbait eragin dizu lerro hauek irakurtzeak? Gustura irakurriko genituzke zeure aitorpentxoak ere bai, bota lasai :-)!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Creativity

Twitter

4 comments:

aiora said...

ba nik ez dut nire burua espainoltzat, espainiar hiztuntzat bai baina hortik aurrera, ba ez.

BM31 said...

Zirriborroa ber-idatzia izan da herenegun.

Kanta dezagun: "ez al dakizu euskara dela euskaldun egiten gaituena?"

Euskaldun eta euskalzale askok hartu izan du beretzat pentsamolde hori.

Zirriborroan espainol hitzari emandako zentzuna antzekoa da: hau da, espainiar hiztuna baino zerbait gehiago.

BM31 said...

NAHIAK eta ERREALITATEA
1. Euskaldun hutsa izan nahi dut? Nork bere erantzuna du. Euskaldun(ago) izateko nahi hori eguneroko errealitatean landuz, bai lor dezakegu gero eta euskaldunagoak izatea, eta hori euskal munduarentzat oso mesedeko izan daiteke.
2. Euskaldun hutsa naiz? Jaioberri batzuk, beharbada, ez dut bat bera ezagutzen bizirik gure inguruan, 7 urtetik gora, esan dezagun. Hitzari azaldutako esanahia emanda (egokienetakoa, nire ustez)euskal hiztun gehienek badute espainol ezaugarria, zentzu horretan "espainolak ere badirela" esan dezaket.

BM31 said...

Lehengunean ez-eroso, arraro, umeekin parkera joan eta, gure nagusia, beste ume-talde batean osoan sartuta ikusita, espainolez jolasten ari zirelako. Aitor dut.

Kolonizatuaren, bortxatuaren konplexuz edo?

Bestalde "beste" ume horiek, erderazko mundutik datozen arren, euskaraz erantzuten didate egiten diedanean. Zer gustua! Eta haiengandik ikasi dugu "bat, bi hiru ala-bio-bio-ba!" jolas-esaera...