2009/08/14

OSONOS=EIBUEI: ESPAZIO IREKIAN trebatzeko aukerak laster


Espazio Irekia (Open Space Technology) aipatu izan dugu blog honetan lehenago ere bai.
Talde handiak gai baten inguruan modu auto-eratuan eta aurrez agenda zehatzik izan gabe lan egiteko teknika gisa definitu daiteke, labur esanda, Espazio Irekia. Parte hartzaileen askatasuna eta ardura du oinarri eta jendearengan konfiantza jarrita itzelezko emaitza onak ateratzen direla frogatu izan omen da mundu zabalean, azken 25 urteetan arrakastaz erabili izan baita, 2000 lagunetik gora parte hartuta ere.

Horri buruz interesa duenak OSW webgunea bisitatzea du bai eta espazio irekiari buruzko liburu oinarrizkoren bat irakurtzea ere.

Nire aholkua, Harrison Owen-en gida-liburua irakurtzea edo bideoren bat begiratzea, espazio irekiaren internet zerrendan izena ematea bertan dabilen jende-modu interesgarria hurbilagotik ezagutzeko, eta "kili-kili" eginez gero, espazioak irekitzeari ekitea. Non izan daiteke interesgarria? Pentsatu, adi egon, eta aukera ona izan daitekeen horretan, beldurrik gabe ekin. Hori baita teknikaren balioaz jabetzeko modurik zuzenena, ikasteko modurik eraginkorrena eta ingurukoei ezusteko polita emateko aukera ederra.

Hori eta gero zer gehiago?

Beharbada, Espazio Irekian esperientzia handiagoa duen jendearekin trebatze ikastaroren bat egin.

Baina ziur, hori bai, OSONOS delakoren batean parte hartzea. Zer den hori? Open Space ON Open Space, hau da, Espazio Irekiari buruzko Espazio Irekia (eibuei). Denboran hurbilena udazkenean, WOSONOS 2009 mundu mailako topaketa, Taipein(Taiwan).
Baina laster, askoz hurbilago, aukera paregabe bi:

1. Parisen 2009ko udagoienean, Europa mailako topaketa.

2. Berlinen, 2010eko udabarrian, WOSONOS (mundu mailako topaketa).

Hor nonbait izango garelakoan, ondo-ondo izan!


2009/08/04

TONY BUZAN ON MIND MAPPING



Tony Buzan ageri zaigu bideo honetan, oso erraz ulertzeko moduko ingelesez, buru-mapak egiteko arau batzuk eta horien zergatiak azaltzen. Agerian dago ere bai berea negozio handia dela, eta jende askok leporatzen dio Buzani bere negozio hori puztearren exajeratu egiten duela buru-mapen onurei buruz hitz egitean eta bere liburuetan botatako gauza dexente oinarri zientifikorik gabeak direla.

Aipatutakoen zantzu batzuk hartuko dituzu wikipedian Tony Buzan bilatuz gero eta berari buruzko eztabaida irakurriz gero.

The Mind Map Book liburua plazaratu zuen Barry anaiarekin lankidetzan 1993an eta iMindMap softwarea da berak sustatutakoa.

Ez diezaiogun guk, bada, publizitate gehiegi egin,... bere soldatapean jarri gaitzan artean, behintzat :-) !