2018/09/19

2018/09/18

Geldirik ez (Ruper Ordorika)



Galbidea izan arren
aurrean dagoen bide hori
estarta hondoratu horietan zehar
gogoko gogoko bada

Geldirik ez egon
Geldirik ez.

Zure izenean baina zu gabe
hitzegiten dutenei
ez egin jaramonik
etsai dituzu
kontuz nirekin ere
ez itsuki sinistu.

Geldirik ez egon
Geldirik ez.

Besarka ezazu
asmo eder bat gogotik
oratu ezazu
gaurko eguna besotik
ez dezazula ahaztu
denbora hondarra dela
urre, urreduna.

Geldirik ez egon
Geldirik ez.

Besarka ezazu
asmo eder bat gogotik
oratu ezazu
gaurko eguna besotik
ez dezazula ahaztu
denbora hondarra dela
urre, urreduna.

@Eleder_BuM

Ezetz esatea (Ruper Ordorika, zuzentasunaz )



Zein zaila den 
ezetz esatea,
zein zaila den 
txanda ematea, 
abantaila 
ez onartzea,
lehen saria
bazter uztea, 
ez da errexa 
ahaldunaren 
lausengua 
errefusatzea.

Zein zaila den 
ezetz esatea, 
zein zaila den 
eskua ukatzea, 
behin oparia
onartuz gero,
ardo gozoa
edan egunero,
zein den zaila
baieztatzea
txanpon baten
ifrentzua zarela. 

Zein zaila den 
ezetz esatea, 
ospearen
dirdira belztea, 
sosari men
egin orduko
ardia zara
ardi larruzko,
zein den zaila
egia esatea
txanpon baten
ifrentzua zarenean.

Zein goxoa
eskuineko
esku zintzoak
ezkerrekoak
egindakoaz
ezer ere ez
jakitea.

Zein goxoa
abagunea
heltzen denean
hitzak poltsikoan
sartu eta
ezer ere ez esatea.

@Eleder_BuM

2018/09/17

Haizea Garizumakoa (Ruper Ordorika, adiskidetasunaz)


(Hitzak, Badok-etik, moldatuta, 3. ahapaldia ez dauelako kantetan)

Lagun zaharrekin elkartzen naiz bertan
kalamahastiak, kresala haitzetan,
bizitzako gudan etsi gabeak,
inoizko garizuma irrealenean.

Alaitasunez mintzo gara eguzkitan,
nahiz betiko asmo galduak gomutan,
Garizumako haizea heldu da
areagotuz begien distirak.

Jainkoari esker, elkarrekin gara,
ona ahazten da baina lehenago txarra.
Adio atzoko amets gaiztoa,
bide estuena ere aurrera doa.

Hemen okerreko belaunaldikook,
ezertan asmatu ez dugunok,
norbere lotsaz ardura dadila
gu geureaz arduratzen bezala.

Betor biharkoa gaurkoa bezala,
lagun alaiak rona eta kresala,
betor haizea garizumakoa,
arratseko herriminak uxatzera.

Jainkoari esker, elkarrekin gara,
ona ahazten da baina lehenago txarra.
Adio atzoko amets gaiztoa,
bide estuena ere aurrera doa.

@Eleder_BuM