Urriaren 24an Alternatiben Herria Bilbon.
Kontu, errealitate eta jende interesgarriz gainezka datorren ekimena.Bertan azpimarratzeko kontu asko, eta haien artean, egitaraua osatzeko irizpideak, euskararen trataerari, feminismoari eta hornitzaileei dagokienean. Pozgarria.
Kontu, errealitate eta jende interesgarriz gainezka datorren ekimena.Bertan azpimarratzeko kontu asko, eta haien artean, egitaraua osatzeko irizpideak, euskararen trataerari, feminismoari eta hornitzaileei dagokienean. Pozgarria.
EGITARAUA OSATZEKO IRIZPIDEAK:
Hizkuntza irizpideak: Alternatiben Herria ekimenak bere barne funtzionamenduan hizkuntza kudeaketarako irizpideak ezarri ditu hasieratik, kide guztiok eroso sentitzeko. Orain artean bere barne funtzionamenduan euskaraz aritu da, eta euskaraz moldatzen ez diren kideen zailtasunak aintzat hartuta, itzultzaile bolondresen bidez aritu gara. Egunean bertan ere irizpide berberari jarraitu nahi diogu. Egitarauko hizkuntza %50tik gora izateko ahaleginean gabiltza. Aldiz euskarak gaztelerarekiko duen diglosia egoerak eta baliabide ezak, ariketa nekeza bihurtu dute. Eremu honetan alternatiben behar handia dugula agerian utziz. Hori dela eta gazteleradun hitzartzeetan itzulpen zerbitzu bolondresa antolatzeko asmoa dugu jendeak horrela eskatuz gero, Ipar euskal herriko kideen kasua izan litekeena esate baterako. Euskara hutsean diren hitzartzeetan, itzulpen bolondresa autokudeatua antolatuko dugu pegatinen bidez , denok jarraitu ditzagun gonbidatuen ekarpenak. Hala ere euskara erabiltzera gonbidatu nahi dugu jendea, horregaitik mahainguru guztietako aurkezleak elebidunak izango dira...galdera erantzunak euskaraz egitea posible egiteko, eta eztabaidak gaztelera hutseko bidea har ez dezaten. Eta euskarri idatziak euskaraz izateko saiakera egingo da holako mahainguruetan.Azkenik Frantzia eta Eskoziako partaideen hitzartzeak euskaraz jarraitu ahalko dira.
Irizpide feministak: Ekimenaren antolakuntzan eta egitarauan bertan, emakumeoi ukatu ohi zaigun presentzia bermatzeko ahalegina egin dugu. Egitarau osoa zeharkatzen duen irizpidea da, eta alde ludikoari lotutako artista ezberdinen kasuan emakumeen taldeei lehentasuna ematen saiatu gara.
Hornitzaileentzako irizpideak:Urriaren 24ko ekimena aurrera eramateko gremio ezberdinen kontratazioa egiteko garaian, irizpide ezberdinak adostu dira. Guztiak bete beharrekoa, Euskal herriko enpresa izatea litzateke.
Horretaz gain, betetzea ondo legokeen beste honako irizpideak adostu ziren, derrigorrean izan behar ez badute ere, zenbat gehiago bete, aintzat hartuko direnak:
-Irabazi asmorik gabeko enpresa/erakundea izatea. -Ekonomia sozial eta solidarioko enpresa/erakundea izatea. -Auditoria soziala urtero betetzen duen enpresa/erakundea izatea. -Bertoko produktuak edota ekologikoak diren produktuak ekoizten/saltzen dituen enpresa/erakundea izatea. -Euskara sustatzen duen enpresa/erakundea izatea. -Ingurumenarekiko konpromisoa duen enpresa/erakundea izatea. -Herri eragileekin elkarlanean ibiltzen den enpresa/erakundea izatea. -Moneta soziala erabiltzen duen enpresa/erakundea izatea. -Langileen eskubideak bermatzen dituen enpresa/erakundea izatea.
Bizi!
@Eleder_BuM