2010/07/29

BM2: Buru-mapagintzari buruzko BM, elkarrizketa baterako prestatzen

 Eli Epeldek argazkia, Baionako 2010eko UEUren Udako Ikastaroetan. Mila eskr, Eli!

UEUren Udako Ikastaroetan irrati elkarrizketak aurten ere. Hemen Bilbo Hiria Irratikoa eta hemen Radiokulturako erreportaje ederra. Euskadi Irratikoa aurkitu ez oraindik.

Beste bat ere egitekoa omen  ginen (Arrosa Sarerako, antza) eta Baionan asti apur bat bagenuenez, nota-liburuskan buru-mapa bat egin genuen gaiari buruzko ohiko galderei ondoen erantzun ahal izateko hurrengoetan. Elkarrizketa bertan behera lotu zen azkenean, baina pieza hau sorrarazi zuen!

Lau adar nagusi...
  1. Sarrerakoak, zer diren buru-mapak, ezaugarriak,...
  2. Buru-mapagintzaren onurak
  3. Erabilerak
  4. Buru-mapagintzaren zuzuko jendea
... eta BMei buruzko 9 puntukoa fresko botatzeko oroigarria ;-)!


Uda on!

Eleder
BM
31_: Buru-mapak-
Open Space Technology-Zor-o-mena

Twitter: @Eleder_BM

2010/07/22

BURUA ABERASTEKO EGIN MAP!!! RADIOKULTURAN erreportajea

Baionan buru-mapei buruzko ikastarotxoa duela aste pare bat. Han prentsa arduragaz Maider Gogorza laguna. "Beñatek ikastaroan parte hartu nahi eta  Radiokulturako agalderak egin gura,...". "Ederto, aurrera!". Oso interesatua bera eta galdera sakonak, buru-mapak eta sormena gai hartuta.
Erreportaje polit hau paratu dute Radiokulturako lagunek. Ordu laurdena-edo.
(Esker mil-asko, Maider, Beñat eta ingurukoak!)

Besteak beste, hauek mintzagai nagusiak:
- kantuan erreportajea zabaltzen, buru-mapei buruzko 9 puntukoa ;-)!
- neure ibilbidea eta gai hauekiko interesa
- buru-mapak: zer, nola, zertarako:
    -erabilerak: talde-lana, ahozkotasuna eta jendaurrean mintzatzea,
     ikasketa, idaztea
- sormena: denean erabilgarri eta premiazko:
   -antolakundeetan: kontrola, agindua eta bildurra VS. autogestioa,
    parte-hartzea eta sormena
   -hezkuntzan: eskola irekiagoetarantza dantzan
   -kalean
   -jendearengan: boterea eta poztasuna; saria eta zigorra;
    bildurrak gainditzeaz
- utopia

Galdera sakonak Beñatek eta iritzia eman behar.... Badakizue, ondo esanak parka, eta botatako okerrak kontuan hartu ;-)!

Entzun gura? Egin hemen klik, eta 2020-VII-20koan bilatu "Burua galtzean egin map!!!"

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena


Twitter: @Eleder_BM

2010/07/20

ELKARRIZKETA: “Sormena eta memorizazioa lantzeko oso erabilgarriak dira buru-mapak”

 UEUren eskuitk ikastaroa eman dugu duela aste bi Baionan. Itzel gustora eta eroso jada ikastaroak ematerakoan. UEUrekin kazetari ibilitako Eli Epelderekin izan ginen berbaz (2010-VII-6, gora SF! ;-), eta lerro eder hauek paratu zituen berak UDARO egunekorako. Mila esker, Eliri eta UEUko jende apartari!


Erosketak egiterakoan ezer ez ahanzteko, bertsoetako errimak ikasteko edo klase bat prestatzeko; ideiekin lan egin behar dugun edozein alorretarako dira baliagarriak buru-mapak. Gaur UEUko udako ikastaroen baitan Eleder Aurtenetxeren eskutik ‘Buru-mapak: ideiak sortu eta antolatzeko teknika’ ikastaroari ekin dioten ikasleek euren ideiak askatzeko eta egituratzeko arauak eta horien zergatiak ezagutu ahal izango dituzte.

- Nola antolatu duzu ikastaroa?
Ikastaroaren helburu nagusiak, buru-mapak zer diren ezagutzea eta egiten ikastea. Buru-mapak egiteko dauden arauak azalduko ditugu eta batik bat horien zergatiak aztertuko ditugu. Era berean, talde bat izanda, elkarrengandik zer ikasi dezakegun ikusiko dugu; askotan edozein gauzari buruz zerbait ikasteko biderik onena beste pertsona baten bidez izaten baita. Hori horrela, aipatu behar da buru-mapak, oso sinpleak eta oso konplexuak direla era berean. Sinpleak, ulertzeko oso errazak direlako eta ikuste hutsez identifikatu ditzakegulako. Baina beste alde batetik, konplikatua zaigu horiek egitea, batik bat gauzak irudien bitartez adierazteko ohiturarik ez dugulako. Ikastaro hau, hain zuzen ere, irudiak baztertuta izanda zer galtzen dugun jabetzeko abiapuntua izan daiteke. Ikastaroa oso praktikoa da, buru-mapen teknika ariketen bitartez ikasten baitute ikasleek.

- Zertan datza buru-mapen teknika?
Buru-mapen oinarria ideiak egitura erradial baten bitartez antolatzea da. Erdigunean dugun hitz edo irudi baten inguruan sei ardatz inguru sortzea da ohikoena, seitik gora memorizatzeko arazoak ditugulako. Funtsean, pentsamenduari egitura ematea litzateke. Beraz, ideiak multzokatu beharko ditugu eta hierarkizatu. Era berean egitura hori beti irekia izango da, etengabe sartu ahal izango dugu ideia berri bat edozein mailatan. Normalean erabiltzen dugun egitura linealean egitura itxia da eta gauzak txertatzea zail suertatu daiteke.

- Irudizkoak zein hitzezkoak izan daitezke buru-mapak?
Bai, berez hitzez zein irudiz osatu daiteke buru-mapa bat, baina burmuinarentzat irudia askoz ere lagungarriagoa da. Gure pentsamendua ikusmenean oinarritzen da, zerbait oroitzerakoan irudiak etortzen zaizkigu burura, ez testuak. Hitza irudi bat argiago finkatzeko lagungarri ere izan daiteke, noski.

- Formula magikorik bada buru-mapak egiteko?
Formula magikorik ez baina jarraibide batzuk badira. Beti ere, jarraibide horiek askatasuna emango digutela ulertuz. Hasieran, batez ere, egitura aldetik arau batzuk jarraituz teknika garatzen ikasiko dugu, buru-mapak erraz egiteko eta horiek erraz interpretatzeko. Pentsamendu intelektualari lotuta dago buru-mapen teknika.

- Zeintzuk dira arau edo jarraibide horiek?
Hasteko zuhaitz egitura erabiliko dugu beti. Erdigunean irudi koloretsu bat jarri ohi dugu eta testu apur bat gehitu diezaiokegu gaia definitzeko. Erdigunetik 5-6 adar nagusi aterako dira, eta horietatik azpiadarrak aterako dira. Adar nagusiak, azpiadarrak baino lodiagoak izango dira, enfasia eta garrantzia emateko. Era berean adarrak trazaera bakarreko lerro kurbatu leunak behar dute izan, angelu zorrotzak saihestuko ditugu. Testua jartzen badugu berdin egingo dugu, garrantzizkoenari tamaina handiagoa emango diogu, garrantzia gutxiago duenari baino. Edozein kontzeptu adierazteko irudia erabiliko dugu. Hitzak erabiltzekotan gako-hitza bilatuko dugu; ideia bat hitz bakar batez adierazten saiatu behar baitugu. Espazioa era argi batean definitu behar da, ideiak, adarrak, elkarren gainean metatu gabe. Ideian arteko asoziazioak ere oso garrantzitsuak dira eta adierazi egin behar dira koloreen, gezien eta ikurren bidez, batik bat. Asoziazioak modu sinple batez adieraziz memorizazioa eta sormena landuko dugu; asoziazio berriak egiteko pizgarri izan baitaitezke. Horiek lirateke, arau nagusiak, baina badira gehiago ere. Noski, jendeak galdetu dezake zergatik egitura erradiala? Zergatik adar kurbatuak? Guzti horiek arrazoiak dituzte. Adibidez, naturan agertzen diren egitura gehienak kurbatuak direnez gure garunarentzat atseginagoa da forma hori, eta beraz, modu errazagoan barneratuko dugu. Zuhaitzak, neuronak, gure gorputza erradialak dira eta egitura hori barneratuta dugunez gauza bera gertatzen da.

- Zertarako dira baliagarriak buru-mapak?
Lehenago aipatu bezala sormena eta memorizazioan laguntzeko tresnak dira buru-mapak. Edozein proiekturen inguruan zerotik edo buruan duzunetik hasi behar baduzu, orri zuria hartu eta eskuz marrazten hasten bazara eta ideiak burura datozkizun moduan egituratzen badituzu, oso denbora gutxian, eta espazio txiki bat erabilita, gauza pilo bat adierazi ahal dituzu, eta sormena pizten dizu. Gainera prozesua bera gozagarria da. Bizitzaren edozein alorretan erabili ditzakegu. Zirriborro gisa erabili dezakegu, edota gehiago landuz, behin eta berriz erabiltzeko moduko buru-mapa sortu dezakegu, edota jendaurrean zerbait azaltzeko moduko zerbait. Ideiekin lan egin behar dugun edozein alorretarako dira. Erosketak egiteko ere, ohiko zerrendaren ordez, buru-mapa bat egin dezakegu. Irakaskuntzarako oso baliagarriak dira, bai irakasleentzat eta baita ikasleentzat ere. Testuak erabiltzen ditugun edozein gauzetarako baita ere.

- Eskuz ala ordenagailuz egiten duzue lan?
Bi modutara. Sormenerako, ideia berriak egituratzeko, asoziazio berriak berehala kokatzeko eta marrazkiak errazago pentsatu eta adierazteko eskuz askoz ere indartsuagoa da lana, baina ordenagailuz lan egitea ere oso produktiboa izan daiteke. Ordenagailuan dugun informazio guztia buru mapa baten bidez ordenatu dezakegu. Estekak egiteko aukera ematen digu eta informaziora jotzeko bide zuzena ahalbidetzen du. Era berean, informazioa berrantolatzeko aukera ematen dizu, oso praktikoa da. Ehunka programa daude buru mapak egiteko; guk ikastaroan software librea erabiltzen dugu, Xmind izena duen programa erabiltzen dugu, software librearen artean garrantzitsuena baita. 

Uda ederra bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM 

2010/07/06

BURU-MAPAK EGITEKO ARAUAK, buru-mapa baten bilduak


HIK HASIko Mirenek egindako argazkia. 2010eko uztailean emandako ikastaroetarako egindako buru-mapa da. Esker mila, Miren, eta HikHasiko talde osoari!
 
Hortxe goian buru-mapa batek bete behar lituzken arau nagusiak argiago izan dadin, ideiak hobeto gogora ditzagun, pizgarriagoa izan dadin,...

Argi dago, ez da? Argiago ahozko azalpenarekin bai. Eta testu osoa idatziko bagenu ere lagungarri. Hori hurrengo batean!

Ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-Open Space Technology-Zor-o-mena
Twitter: @Eleder_BM

BURU-MAPAK 9 PUNTUTAN :-)

UeUn buru-mapagintzarako sarrera-ikastaroa eman berri. Aurreko astean HIK HASIkoetan emandakoan sortu zen buru-mapei buruzko 9 puntuko bertsoa. Orain gure nota liburuan marraztu dugu, Baionako aisialdian. Kantuan ere emana dugu berriki Bilbo Hiria Irratian, estrainekoz uhinetan. 

 
Eli Epeldek argazkia. 1000skr, Eli!

Lana, familia,_herria,...
ai, zenbat ardura!
zenbat zeregin eta
dana burura
ba_hartu orri-margoak
askatzeko_aingura
ta_ideiak horra_isuri
uraren modura
Arbola itxura
Geziaz lotura
Irudia_ez muga
Goza_umeen modura
buru-mapak zabaldu
euskal mundura!(2-z)
Uda on!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM