2012/10/27

Nola etengabe egokitu eta berritu ZERAIN HERRI EREDUA? Espazio irekikoa (open space) azaroaren 9+10ean. Zerain, ze handia :o)!

TXOSTENAK  (2012/XI/10) 
eta Gune Irekiak nolakoak diren azaltzeko ZHE topaketan egindako bideoa jarraian

Gune irekia from Raul fdez de pinedo on Vimeo.


Aste pare bat barru Zeraina goaz. Espazioa irekitzeko aukera paregabea heldu zitzaigun Asier Gallastegiren eskutik, eta azken aldian ilusioz beteta gabiltza topaketa honekin. Azken urteotan hainbat aldiz izan dugu espazioa irekitzeko parada. Horietako gutxitan izan dira Espazio Irekiko  metodoak gehien eskertzen dituen baldintzak (gai argia eta konpexua; parte-hartze anitza eta pasioduna,... gatazka mugetaraino; urgentzia) honen nabarmen. 
Zerainen izango gaituzu, bada, azaroaren 9 eta 10ean eta zu ere oso ondo etorria izango zara! Hona hemen gonbidapen-testua...
Nola etengabe egokitu eta berritu 
Zerain herri eredua

Topaketa Zerainen, 2012/XI/9+10ean
  • Zein balio ditugu?
  • Zer sendotu behar dugu? 
  • Nola biziberritu dezakegu gure herri proiektua?

Galdera horiek oinarri hartuta, etorkizunera begirako Zeraingo ekintza plana diseinatzeko topaketa izango dugu.

NON: Zeraingo elizan
NOIZ: Azaroaren 9an (15:30-harrera-21:00) eta azaroaren 10ean (10:00-14:00) 

Ostiralean afaria egingo da soziedadean eta larunbatean bazkaria Ostatun. Afari-bazkaritara joateko izena eman.
Asteburu-pasa etorri eta inguru eder honetaz patxadaz gozatu nahi? Hik bai jakin, hik! Hona hemen lotarako aukera batzuk.
Umeekin etorri nahi? Primeran! Haurtzaindegi zerbitzua jarriko da.Parte hartu ahal izateko beste premiaren bat bai? Esaiguzu lasai!
IZEN EMATEA: 943.801.724 telefonoan edo zerain@udal.gipuzkoa.net–en azaroaren 7a baino lehen

Proiektu honek fruituak eman ditzan, herritar guztion parte-hartzea ezinbestekoa da. Eta urte luzez auzolanean kudeatutako gure herri eredua hobeto ezagutu eta berritzen lagundu nahi baduzu, oso ondo etorria izango zara zu ere bai, ikerlari, udal-langile, ikasle, aholkulari, antolatzaile, bisitari, garapen arduradun, ekoizle, nekazari, mendizale, gaztazale, kulturazale, kolore tuztietako atso-agure-ume... zarena zarela,... parte hartu nahi duzu gurekin?

Espazio irekiko (open space) topaketa izango da, bizi-bizi eta sormentsua. Bertan... 
- Nahi dugun gai eta jarduera oro proposatuko dugu 
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon 
- Aurrera begirako ekintzak proposatuko ditugu eta lehen urratsei ekingo diegu. 
- Solasaldien idatzizko txostena osatuko dugu bertan, eta e-postaz jasoko dugu jarraian 

Non eta Zerainen!  Azken hamarkadetan auzolanean jardun izan duen herrian. Bideo honetan eta artikulu honetan, gehiago horretaz...



Zure inguruan antzeko topaketa bat eratu nahi? Jarri harremanetan (eleder.aurtenetxe@gmail.com) eta ekingo diogu!
 Hauek sasoioi eta geure egoerari dagokien moduan, aurrekontuak bazter, zuekin lan egiteko moduan gaituzue!

Ondo bizi!

@Eleder_BuM
www.flowandshow.blogspot.com (En) www.burumapak.blogspot.com (Eus)  
www.in-fluyendo.blogspot.com (Sp)
www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (irratian)