2011/01/26

BURU-MAPA BATEN MUINA

Aurreko hilabetean nyc-n Espazio Irekiari buruzko ikastaroan Karen Davis eta Harrison Owenen eskutik. Itzelezko gorakada ikastaldearen barruan eta joan-etorriko hamar eguneko bidaian,... egunerokora luzatzen diren bidaia horietakoan.

Ikastaroan 40 bat gairi heldu genien bertaratuek proposatuta eta modu autoeratuan.

Bukaeran gai horiek guztiak buru-mapa batera biltzeari ekin genion. Bistan duzun irudia BM horren muina da: prozesuko zatirik garrantzitsuena, bertan dugulako gaia adierazten duen irudi bizia (beharbada, hondo-kolore egoki bat behar duena irudia indartzeko) erdigunean eta 40 info-aleak egituratzeko 6 adar nagusiak (action-ekintza; growth-hazkuntza; practice-praktika; community-komunitatea; technique-teknika; eta other-bestelakoak).

Ordu bi inguru eman genuen honetara heltzeko eta hortik aurrerakoak beste horrenbeste denbora eskatzen du, gutxienez.

Prozesu osoa oso emankorra. Etengabe sortzen eta info-mapa eratzen (paperean eta buruan). Etengabe ikasten, etengabeko erronka eta gozaldia buruarentzat,...

Zer kasutan horrenbeste denbora eman buru-mapa txukun bat egiten? Zuk zeuk ere asmatuko duzu noiz merezi duen (bideko gozaldiaz haratago). Guk beste idatzi baten helduko genioke horri...

Oraingoz, idatzi honetako ikasgaia. Buru-mapagintzan giltzarri: muina, 4-7 adar nagusiak definitzea; irudiak eta kolore-kodeak ekartzea,...

Ze geau biup'pa?

Eingo jun?

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BuM

2011/01/06

SUNNI BROWN (Gamestorming): Pentsamendu eta Fazilitazio Bisuala. Ikastaroa(k)

Sunni Brownekin harremanetan gaude Parisen izatekoa delako hilabete batzuetan. Asmoa, gure inguruan fazilitazio/pentsamendu bisualari buruzko ikastaroren bat antolatzea, lan-taldeetan, argitalpenetan,... ideiak grafikoki adierazten dituztenentzat edo horretan ikasi edo ibili gura luketenentzat.

Ze entitate sartuko lirateke - gogo biziz :-) -honelako kontuak finantzatzen? Kontu hau "makinatzen" lagundu nahi? Burura datorkizun lehenengo ideia kontatuko didazu, mese? esker mila eta besarkadea!



Eleder BM31   
@Eleder_BM        638.733.223
eleder.aurtenetxe@gmail.com

PD: Sunni BM31_liburuak proiektuaren bitartez ezagutu izan dugu orain dela hilabete batzuk. Gamestorming bere liburua ere pasatuko dizugu nahi izanez gero...

PD2: ASMOA BERPIZTUTA :-)!

uzt 28ko berriak: dirudienez, Eutokiaren laguntzaz iraila bukaeran egiteko moduan izango gara!!!

AMATXURENTZAT

Gaur eskualdeko Behargintzako autoenplegu saileko arduradunari idatzi dotset BM31ren zereginak labur aurkezteko aurreko egunean bisita labur-labur bat egin eta gero. Badute han autoenplegatuan hasi nahi duenarentzako txoko funtzional bat eta nolabaiteko laguntza. Hilabete batzuk barru bertan bulegoa izatea da buruan darabilgun aukeretako bat.

Horrelakoetan ahalik eta apainen aurkezten dugunez gure burua, gure ama ere pozik uzteko moduko lerroak idatzi dizkiegu, ziur askl gure argiak distiraraziz eta ilunak ondo estalita, gura barik eginda ere,... Hara, bada, negozio-flanaren aurkezpen "pro"a, ziur aski amatxu maiteak irakurriko ez duen arren :-)!

Egiten dogun lanari buruz lerro batzuk jarraian.


Orain arte, batez ere honako hauen eskaera izan dugu:
Beste alde batetik gure alorra antolaketa da eta autoeraketari buruzkoa interesesatzen zait nagusiki.

Irakasle eta itzultzaile ere ibili izan gara, idazteko nolabaiteko joera dugu eta irrati-elkarrizketak egin izan ditugu Bilbo Hiria Irratian azken hamar urteotan. Horren ondorioz BM31 liburuak jasotzen ditugu egileengandik eta blog honetan biltzen,  interesa daukonak har ditzan.

BM31ren beste zeregin bat nazioarteko adituak ekarri eta haien ikastaroak antolatzea da. Momentuan Sunni Brown Gamestorming liburuaren egile eta lagunarekin ari gara hizketan udabarri aldean hona ekartzeko asmoz.

Beti lana eta bizitza bat direlako uste beteaz, eta beraz, dena hain serio hartuta ze umore puntuaz eta distatzia egokitik jarduten saiatzen gara :-)!.

Datorren astean New Yorkera Open Space (Espazio Irekia) aditu nagusiarekin ikastaro hau egiten, VizThink-eko kideen ohiko bilerara ere gomitea egin digute eta bide batez NYLBAO proiektuari ere astindutxu bat eman nahi diogu... oso emankorra izango da :-)!

Jarri harremanetan egun batenzure esparruan edo eskualdean dauden premiak eta aukerak aztertu gura badituzu.

Ondo bizi!


Eleder Aurtenetxe Pildain
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Zor-o-mena :-)
Twitter: @Eleder_BM

638.733.223
eleder.aurtenetxe@gmail.com