2009/05/21

BLOGA ZABALDUZ


Buru-mapak izenak balio dit. Itxura-eta aldatzen ez dut oraingoz denborarik eman behar. Baina aurrerantzean beste esparru batzuetara zabalduko dut bloga: Profesionalki ari naizen gainerakoetara ere. Sormenari buruz ikertzen dut, horixe dut aspaldian gogoko gaia, eta orain trebatzaile eta aholkulari ere banabil arlo horretan.

Sormenari lotuta daude buru-mapak, eta sormenari lotuta dago ere Espazio Irekia.

Gaur, Espazio Irekiaren mundu-mapan kokatu dut nire burua, eta laster hemen agertuko da hori ikusgai...







2009/05/05

DATOZEN IKASTAROAK eta AZKEN ALDIKOAK


Azken aldian ezer gutxi bota dugu blog honetan, baina ez gara geldirik egon.

1. Aurreko baten Bizkaia Creaktiva delako topaketan izan ginen (sormena
orokorrean da-eta gure gogoko gaia) eta haren ostean eztabaida piztu zuen Ricardo Amasté-koak. Hemen duzu haren artikulua, eta haren osteko 25. iruzkina duzu gurea. Garratz samarra, beharbada, baina bideak hara eraman gintuen...
2. Bestetik MINFOUTES hitzaldia oparoa izan zen han bildutako jendeagatik, eta haiekiko harremanak izan ditugu azken asteotan, software librearen aldeko jende interesgarri askoa agertu zen-eta. Buelta asko ematen ari gara buruari zein ote den buru-mapak egiteko software aukerarik egokiena: merkatuan diren SW komertzialak (Mind Manager, iMindMap,.. ) ala horrenbeste aukera ematen ez duten libreak (XMind. FreeMind,...)? Nola uztartu aukera guztiak?
3. Aurreko egunean
Xabier Uriagereka ezagutu dugu. Aspaldi erabiltzen ditu buru-mapak eta irratian elkarrizketa entzun eta hortik idatzi zigun. Batez ere Mind Manager programa erabiltzen du, lanean (www.i3s.es) zein bizitzan orokorrean. Laster haren berri gehiago izatea espero dugu, izan ere hemen gertuan ezagutzen dugun erabiltzaile oparoenetakoa da bera. Benetan aurkitze ederra!

4. Eta artean, Bilbo Hiria Irratiak emandako aukerari esker, jende interesgarriarekin BERBAZ jarraitzen dugu astean behin. Ba al duzu bertara ekartzeko moduko jendearen barri? Esan, eta gustura ekarriko dugu bertara eta bazkaltzen gonbidatuko ere bai!

Hurrengo asteetan ikastaroak eman behar ditugu Gipuzkoa aldean. Hemen laburtuta horien berri, eta laster ikastaro bakoitzari buruzko idatzi bana:

1. Emun kooperatiban (Arrasate) ekainean, 3 talderi, oinarrizkoa eta aurreratua. Enpresa baten barnean lehenengo aldiz.
2. HIK HASIren Udako Topaketetan, uztailaren 1, 2 eta 3an, Donostian.
3. UEUren Udako Ikastaroetan buru-mapei buruzkoa. Uztaiaren 13 eta 14an, Eibarren.
4. Bestetik, lehen aipatu legez, sormena da gure gogoko gaia eta, UEUren Udako Ikastaroen barne ere, "Sormena Espazio Irekian" ikastaroa antolatu dugu. Bereziki irrikitan gaude ikastaro honek zer eman dezakeen, Open Space teknika erabiliko dugun lehenengo aldia da-eta... Hori ekainaren 29 eta 30ean izatekoa da Eibarren.



G
oza udabarrie!